XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiak hasten dira Sarrera batekin; bertan, berari dagokion epistemologi edo kultur tokia eta Batxilergoan duen zentzu hezgarria azaltzen dira.

Era berean, abiapuntutzat hartu eta irakasgai ezberdinen ezaugarri esanguratsutzat proposatzen diren ikusmolde eta curriculun-kontzepzioarekin zerikusi duten alderdiak ere sartzen dira, eta orobat aurreko etapan landuriko edukinekin dituzten konexioak eta osteko irteera eta ikasketei egiten dioten ekarpena.

Ondoren irakasgai bakoitzaren Helburuak aurkezten dira; hemen irakasgai bakoitzak, etapako helburu orokorrekin koherenteki lotuta, ikasleengan gararazten lagundu behar dituen gaitasunak seinalatzen dira.

Edukinak, programa normaletako gaiak baino zabalagoak diren edukin-blokeetan egituraturik aurkezten dira, irakasle Jaun/andreek programazioaren egituraketari eta gelako antolamenduari buruzko erabakiak eurek euretara hartzeko moduan jarrita.

Hiru edukin-motak, kontzeptuzkoak, jarrerazkoak eta prozedurazkoak, atal ezberdinetan jarrita agertzen dira edukin-blokeetariko bakoitzean, nahiz eta guztietan agertu ez.

Irakasgaiaren izaeraren arabera nagusigo edo enfasi erlatibo handiago bat jarriko da edukin batzuetan edo bestetzuetan, irakasgaia antolatzen duten ardaztzat balio dezakeelarik; hala ere honek ez digu ahantzarazi behar irakaslegoak, irakasgaiaren garapenean, interes eta eskakizun berdinaz zaindu behar dituela guztiak eta ikaskuntza elkarren arteko harremanean egin beharko dela, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta horiei dagozkien ebaluaketak garatuz.

Edukin-bloke hauek ezin dira hartu didaktika-unitatetzat, eta aurkezpen-ordena ere ez da ulertu behar urtean zehar zaindu beharreko kronologia-sekuentziazioaren proposamen gisa.

Curriculum-diseinu ireki bat da; bertan irakaslegoari esaten zaio zer irakatsi behar duen eta ikasleek irakasgai bakoitzean zer ikasi behar duten, baina ez zaio agintzen edukinak nola antolatu behar dituen, ez noiz irakatsi behar dituen, ez zein ordenatan.

Honela, irakas bakoitzeko edukinen aurkezpen-ordena dena delakoa izan, ordena hori ez da aginduzkoa eta ez ditu ez-eta eragozten irakasleak, lantzen ari den ikasleen ezaugarri bereziak, premia bereziak eta egoera bakoitzera egokituriko didaktika-planteamendak kontutan izanda, garatu nahi dituen beste sekuentzia batzuk ere.

Edukinekin batera, jakintzagai bakoitzean Ebaluaziorako irizpideak adierazten dira, hauek adierazitako edukinak ikasteak ustez emango dituen emaitzak islatzen dituzte eta etaparako eta jakintzagairako helburu gisa proposatzen diren gaitasunen garapen-maila antzemateko balio dute.

Azkenik, jakintzagai guztietan ebaluaziorako orientabide didaktiko batzuk erakusten dituen apartatu bat azaltzen da, hartutako planteamendu psikopedagogiko orokorretatik eratorritako zenbait oinarri metodologiko orokor eskaintzen dituena, hezkuntza-iharduera bakoitzeko didaktika jakinean barne hartuak izan daitezkeenak.